Gizartea -

Trafikoa

Auto-ilara luzeak A-8an Barakaldon, hiru kotxeren arteko talkarengatik

Barakaldoko irteera baino lehen gertatu da istripua, eta lagun bat zauritu dua. Istripua izan duten autoak errepidetik kendu dituzte jada.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru kotxeren arteko istripu bat gertatu da A-8 autobidean, Barakaldoko irteera baino lehen, eta auto-ilara luzeak sortu dira Kantabriarako noranzkoan. 20:00ak inguruan konpondu dira zirkulazio arazoak.

Istripuan 33 urteko gizonezko bat zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

18:00 inguruan gertatu da ezbeharra, eta Ertzaintza istripua zerk eragin duen ikertzen ari da.

Hiru autoren arteko talkaren ondorioz, zirkulazio arazo handiak izan dira.

Auto-ilarak luzeak izan dira, baina ez A-8 autobideak bakarrik; izan ere, zirkulazio arazoak izan dira Artatzako errepidean, Bilborako noranzkoan, eta Txorierriko igarobidea, Errontegira bidean.

Auto-ilarak A-8 autobidean, Muskizen

19:00ak inguruan kamioi batek artaziarena egin du A-8 autobidean, Muskizen, Petronor zubian. Ibilgailuak eskuineko erreia eta bazterbidea hartu ditu, eta auto-ilara luzeak sortu dira, baina dagoeneko ez dago zirkulazio arazorik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea