Gizartea -

Uztaritze

5 urteko ume bat komisariara eraman dute, jantokia ez ordaintzeagatik

Haurraren gurasoek ez zuten eskolako jantokia ordaindu, eta Poliziak polizia etxera eraman du bost urteko neskatila, 'Sud Ouest' egunkariaren arabera.

Frantziako Poliziaren patruila bat, Baionan. Argazkia: EFE
Frantziako Poliziaren patruila bat, Baionan. Argazkia: EFE
Frantziako Poliziaren patruila bat, Baionan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5 urteko neskatila bat Uztaritzeko polizia etxera eraman dute, gurasoek eskolako jantoki zerbitzua ordaindu ez zutelako, Sud Ouest egunkariaren arabera.

Jendarmeak eskolan agertu ziren gurasoek ordaindu ez zutela eta haurrari jantokian sartzen uzten ez ziotelako (aitaren arabera, 170 euro zor dituzte). Agenteek etxera eraman zuten umea, baina, gurasoak ez zeudela ikusita, polizia etxera eramatea erabaki zuten.

Gurasoen arabera, "gertatutakoak kalte handia egin dio haurrari"; izan ere, bila joan zitzaizkionean, gurasoak hil zirela edo kartzelan sartuko zutela pentsatu zuen. Neskatilaren aitak erantzukizunak eskatuko ditu Uztaritzeko Udalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea