Gizartea -
Lan-istripua Olaberrian
Garraiolari bat hil da ArcelorMittalen, ibilgailuak harrapatuta
Kamioia zamalanak egiteko prestatzen ari zela, gainera etorri zaio eta horma baten kontra harrapatu du gidaria.
Erredakzioa
Frantziako garraiolari bat hil da ostegun honetan bere ibilgailuak harrapatuta, ArcelorMittal enpresak Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantegian izan den lan-istripuan, Hiru euskal garraiolari autonomoen sindikatuak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu dutenez.
Ezbeharra 15:30ean da. Antza denez, ibilgailua zamalanak egiteko prestatzen zegoela gainera etorri zaio eta horma baten kontra harrapatu du. Momentuan hil da.
39 urteko Frantziako garraiolaria da hildakoa, eta ez da ArcelorMittal enpresako langilea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea