Gizartea -
Esplugues de Llobregat
Bi pertsona larri zauritu dira Bartzelonan izandako leherketa batean
Leherketa lokal batean izan da, 9:27ean, eta hain handia izan da gertu zeuden bi auto ere erre dituela.
Erredakzioa
Hiru pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Esplugues de Llobregat Bartzelonako udalerriko lokal batean izandako leherketan, suhiltzaileen arabera. Leherketa zerk eragin duen ez dute oraindik argitu, baina, badaezpadan, inguruko eraikinak hustu egin dituzte.
Leherketa 9:27ean izan da, Gaspar Fàbregas kaleko 22 zenbakian, eta hain handia izan da, lokalaren aurrean aparkatuta zeuden bi auto erre egin direla.
Lokaleko eta inguruko eraikinetako bizilagunak kalera atera dituzte.
Bigarren mailako erredurak
Larri zauritu diren bi pertsonek bigarren mailako erredurak dituzte eta Vall d'Hebron ospitalera araman dituzte. Hirugarren pertsona batek, aldiz, antsietate krisia izan du eta Moises Broggi ospitalera eraman dute.
Leherketa gertatu den lekura, Larrialdierako zazpi unitate, Esquadra Mossoen lau patruila eta Generalitateko Suhiltzaleen hamar talde joan dira.