Gizartea -

EAEko datuen faltan

Rajoyren Gobernuaren lehen urtean, 36.000 manifestazio egin dira

Manifestazio edota elkarretaratze gehien Andaluzian egin dira, 7.141 mobilizaziorekin.

Andaluzia izan da manifestazio eta elkarrataratze gehien egin dituen erkidegoa. Efe.
Andaluzia izan da manifestazio eta elkarrataratze gehien egin dituen erkidegoa. Efe.
Andaluzia izan da manifestazio eta elkarrataratze gehien egin dituen erkidegoa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernuaren lehen urtean 36.000 manifestazio egin dira Estatuan, EAEn egindakoak kontuan izan barik. Hau da, batezbeste egun bakoitzean ia 120 mobilizaio izan dira.

Gobernuak ezin izan du EAEko daturik lortu, arduradunek ez dutelako eman nahi izan eskumena Jaurlaritzak duela argudiatuta.

Gobernuak urriaren 26ra arteko datuak bildu ditu, Ricardo Sixto Izquierda Pluraleko bozeramaileak eskatuta. Manifestazio gehien, ofizialak zein ez, Andaluzian egin dituzte; guztira, 7.141.

Sailkapena

Sailkapeneko bigarren tokian Gaztela Leon dago (4.435 mobilizaziorekin); hirugarrenean, Valentzia (3.147); laugarrenean, Katalunia (3.116); bosgarrenean, Balear Irlak (3.112); seigarrenean, Nafarroa (2.842); zazpigarrenean, Madril (2.846); eta zortzigarrenean, Galizia (2.213).

Sailkapeneko azken tokietan, berriz, Ceuta eta Melilla hiri autonomoak daude, 26 eta 45 protestarekin, hurrenez hurren, ondoren Errioxa (270), Asturias (335), Murtzia (460) eta Kantabria (717) daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea