Gizartea -

Gertakizuna

Lapur bat atzeman dute Bilboko jatetxe bateko armairuan ezkutatuta

Antza denez, gizonezkoak (44 urtekoa) txanpon-makina eta kutxa erregistratzailea bortxaz ireki berri zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizaldean Bilboko jatetxe batean, bertan lapurreta egitea egotzita. Gizonezkoa armairu batean ezkutatuta zegoen.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, ertzainak Uribitarteko pasealekuan dagoen jatetxe batean sartu dira 03:00etan, norbait lapurreta egiten ari zela uste baitzuten. Bertaratutakoan, beira bat hautsita zegoela egiaztatu dute.

Agenteek armairu baten barruan atzeman dute ustezko lapurra, eta txanpon-makina eta kutxa erregistratzailea bortxaz irekita zeudela ikusi dute.

Atzemandakoa 44 urtekoa da, eta hainbat polizia-aurrekari ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea