Gizartea -
'Wine Advocate' aldizkaria
Munduko ardorik onena arabarra da
Luis Cañas 2009, bederatzi urtez frantziar eta amerikar haritzezko upeletan ondutako kriantza bat, munduan kalitatearen eta prezioaren arteko orekarik onena duen ardotzat jo dute.
Erredakzioa
Luis Cañas Uribarri herriko (Araba) upeltegiaren Luis Cañas 2009 ardoa munduan kalitatearen eta prezioaren arteko orekarik onena duen ardotzat jo du Winde Advocate aldizkari estatubatuar ospetsuak.
Bederatzi urtez frantziar eta amerikar haritzezko upeletan ondutako kriantza bat da. Jabearen aburuz, "ardandegi familia batek hainbat urtez egindako esfortzua, ilusioa eta pasioa saritu dituzte".
Ardoak arrakasta oso handia izan du; ardandegiak ezin izan die eskaera guztiei erantzun.
Gainera, ez da Luis Cañas saritu duten lehen aldia izan: 2008an, Gourmet gidak urteko ardandegi onena izendatu zuen, eta, 2010ean, Ferra Adriak Luis Cañas aukeratu zuen bere proiektu berrirako.