Gizartea -
Jaurlaritza
Aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 28an hasiko da Euskadin
Gurasoek seme-alabak inskribatzeko epea urtarrilaren 28an hasi eta otsailaren 8an bukatuko da.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntzarako aurrematrikula egiteko epea urtarrilaren 28an hasi eta otsailaren 8an bukatuko da.
Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak asteazken honetan emango du aurrematrikula egiteko kanpainaren berri, Bilbon egingo duen agerraldi batean.
Iturri horren arabera, gurasoek seme-alabak inskribatzeko epea urtarrilaren 28an hasi eta otsailaren 8an bukatuko da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea