Gizartea -

Suzko armen polemika

New Yorkek armak kontrolatzeko lege bat onartu du; AEBetako zorrotzena

Lege berriak mugak jartzen ditu suzko armen eta munizioen salmentan.

Lege berriak mugak jartzen ditu suzko armen eta munizioen salmentan.
Lege berriak mugak jartzen ditu suzko armen eta munizioen salmentan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andrew Cuomo New Yorkeko estatuko (AEBak) gobernadoreak armak kontrolatzeko lege bat onartu du gaur. Hain zuzen ere, suzko armen eta munizioen salmentan mugak jartzea du helburu lege berriak, CNN telebista kateak jakinarazi duenez.

Cuomok azaldu duenez, parlamentariek esku hartu behar izan dute armen polemikan, abenduaren 14an Connecticuteko eskola batean izandako sarraskiaren ostean.

New Yorkeko bi ganberek (Senatua, errepublinoen esku dagoena; eta Asanblea, demokraten esku dagoena) oniritzia eman diote legeari, Cuomok proposamena aurkeztu eta astebetera. Erriflearen Elkarte Nazionalak (NRA), baina, protesta egin du, azkarregi onartu dutela iritzita.

Lege berriak armak erosteko baimena 'standard' bat sortzen du. Izan ere, orain arte, konderri bakoitzean ezberdina zen.

Halaber, hemendik aurrera, herritarrek zazpi balako ahalmena duten armak baino ezingo dituzte erosi (orain arte 10 balakoak eros zitzaketeen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
New York berriak