Gizartea -

Konstituzionala

Kataluniako farmaziek utzi egin diote errezetako euroa kobratzeari

Generalitateak jaso du dagoeneko tasa bertan behera uzteko Auzitegi Konstituzionalaren jakinarazpena.

Kataluniako farmaziek gauean utziko diote errezetako euroa kobratzeari
Kataluniako farmaziek gauean utziko diote errezetako euroa kobratzeari
Kataluniako farmaziek gauean utziko diote errezetako euroa kobratzeari

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan, 23:00etan, utzi diote Kataluniako farmaziek errezetako euro bat kobratzeari, Generalitateak jaso baitu dagoeneko tasa bertan behera uzteko Auzitegi Konstituzionalaren jakinarazpena.

Osasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, 23:00etan aldatu dute farmazia guztietan erabiltzen duten CatSalud programa, eta, aurrerantzean, ''zero euro'' jasoko dute ordainagiriek.

Erabiltzaile askok bihar arte atzeratu dituzte gaurko erosketak, eta Kataluniako Farmazia Elkarte Ofizialak emandako datuen arabera, % 25 egin dute behera erosketek gaur, joan den asteko asteazkenarekin alderatuta.

Kataluniako Gobernuak dagoeneko iragarri du Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren kontra helegitea jarriko duela, baina aitortu du bost hilabetez luza daitekeela helegite horren inguruko erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Medizinak albisteak Farmaziak