Gizartea -
BIHOTZERA HELDU GABE
Guztiz larruazalpekoa den desfibrilagailua inplantatu dute, lehenengoz
Nafarroako Unibertsitate Klinikako espezialistek jaiotzetiko kardiopatia bat zuen pertsona batean inplantatu dute. Aparailu berriak ohiko desfibrilagailuen antzeko funtzionamendua du.
Erredakzioa
Aurreneko aldiz pertsona batean guztiz larruazalpekoa den desfibrilagailu bat inplantatu da. Nafarroako Unibertsitate Klinikako espezialistek eri baten arritmiak tratatzeko erabili dute, bere bihotzera heldu gabe.
Aparailu berria 33 urteko pertsona bati inplantatu zaio. Gaixoak jaiotzetiko kardiopatia bat zuen, arritmia larriak eragiten zizkiona. Aurretik egindako ebakuntza batek bere bihotzera heldu ezinik usten zituen medikuak.
Osasun zentroak azaldu duenez, desfibrilagailuek arritmia horiek antzeman eta deskarga elektriko txikien bidez, bihotzaren ohiko erritmoa berreskuratzen dute. Horretarako, ohiko aparailuek elektrizitate generadore bat lepauztaiaren azpian jartzen da, besapetik hurbil egindako ebaki baten bidez.
Generadoretik bihotzera zain batetik heltzen den kable bat ateratzen da. Horrela, arritmia bat izanez gero, aparailuak deskarga txiki bat bidali egiten du bihotzak ohiko erritmoa berriz hartu dezan.
Aparailu berriak antzeko funtzionamendua dauka. Kasu honetan, generadorea edo bateria eta kablea larruazalpean jartzen da. Horrela ez dago zergatik bihotzera heldu.
Ezaugarri honek, adituen ustez, abantaila garrantzitsuak ekarriko ditu; beraien bihotzeraino heldu ezin direnen pertsonen bizitza salbatu daitekeelako.