Gizartea -
Ezbeharra
Desagertuta zegoen gizonezko baten gorpua aurkitu dute Aibarren
83 urteko gizona 17:00ak inguruan atera zen etxetik, eta, itzultzen ez zela ikusita, semeak desagertu egin zela salatu zuen.
Goizaldean, Aibar herriko (Nafarroa) gizon baten gorpua aurkitu dute, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
83 urteko gizona 17:00ak inguruan atera zen etxetik autoan, eta, itzultzen ez zela ikusita, semeak desagertu egin zela salatu zuen atzo gauean.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 22:30 inguruan hasi ziren gizonaren bila suhiltzaileak, foruzainak eta guardia zibilak, eta 01:15ean aurkitu zuten gizonaren gorpua, Aibar inguruko pista batean.
Ezbeharraren lekura joan diren medikuek gizonaren heriotza baieztatu dute, eta gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute autopsia egiteko. Bestalde, Foruzaingoak ikerketa zabaldu du gertaturikoa argitzeko.