Gizartea -
Lehenengo mailako alerta
Nafarroa alertan dago oraindik, uholde arriskua dela eta
Batik bat Ega eta Ebro ibaien inguruetan aurrez ikusi dute urak haziko direla.
Erredakzioa
Nafarroa lehenengo mailako alerta egoeran dago oraindik, uholde arriskua dela eta, batik bat Ega ibaiaren inguruetan. Izan ere, asteburu honetaran, urak asteon baino gehiago haziko direla aurrez ikusi dute,
Javier Morras Foru Gobernuko Presidentzia, Justizia eta Barne kontseilariak azaldu duenez, Uholdeetarako Larrialdi Planaren batzorde aholukaria bildu egin da gaur goizean, une honetako egoera eta hurrengo egunetako aurreikuspenak aztertzeko.
Bilera horretan, Ega ibiaren inguruetako hainbat herritan, hala nola Lizarran, San Adrianen eta Andosillan, alerta mailari eustea erabaki dute..
Lizarraren kasuan, urak biharko 10:00etan haziko dira, eta igande goizean berriz ere.
Ebro ibaiaren inguruetan ere uholdeak sor daitezke, igande gauean eta astelehenean.