Gizartea -
San Sebastian eguna
Danbor hotsak Donostian, denboralea uxatzeko
Aurten, Donostiako Eguneko ekitaldien artean, emanaldi berezi bat egin dute, 1813ko hiriaren erretze, suntsiketa eta berreraikuntzaren bigarren mendeurrenarekin lotuta.
Erredakzioa
Euria eta haizea ez dira etsai Donostiako danborradarentzat. Udal liburutegiko erlojuak gauerdia jo eta San Sebastian martxaren doinua eguraldi txarrari gailendu zaio. Ohi denez, Gaztelubidekoak taula gainean izan dira, beste konpainietako ordezkariekin batera, Jose Ramon Mendizabal Danbor Nagusiaren esanetara.
Banderaren igoera da festari hasiera ofiziala eman dion ekitaldia. Orain, eta egun osoz, danbor hotsek hiriko kale eta bazter guztiak alaitu dituzte.
Baina jaia larunbat eguerdian hasi da, Alderdi Ederreko terrazan, 1813-2013 Bigarren Mendeurrena oroitzeko lehen ekitaldiarekin. Bi mende pasatu dira tropa ingeles eta portugaldarrek hiria erre eta suntsitu zutenetik, eta baita Zubietako Aizpurua baserrian berreraikitzeko erabakia hartu zenetik.
Hori dela eta, helduen eta haurren konpainietako mila danborrarik baino gehiagok 'Donostiako Antzinako himnoa' jo dute, Txistularien Udal Banda lagun izan dutela.
Bestalde, urtero legez, Donostia Egunaren bezperan Hiritar Merezimenduaren Dominak banatu dira. Aurten, Jose Luis Alvarez Enparantzarentzat (Txillardegi) hil ondorengo aitorpen gisa, Donostia Ospitaleko Neonatologia Zerbitzuarentzat, Luisa Etxenikerentzat, Jaime Caballerorentzat eta Txotxongilo Taldearentzat izango dira dominak.
Arratsaldean, elkarteetako txikienak Donostiako Alde Zaharretik ibili dira.
Armadaren jantzirik ez daraman danborrada bakarra da, XX. Mendearean hasieran Donostiako haurrek eramaten zituzten jantziak baitaramatzate soinean. Hiriko danborradarik originalen artean dago arratsaldekoa.
Kresala konpainiako haurrek ere Sarriegiren martxaren erritmoan ibili dira Alde Zaharretik.
Gauean, arreta Konstituzio plazan izango da. Udal liburutegiko erlojuak gauerdira iristen direnean entzungo dira danbor hotsak. Ohi denez, Gaztelubidekoak egongo dira taula gainean, beste konpainietako ordezkariekin batera, Jose Ramon Mendizabal Danbor Nagusiaren esanetara.
Banderaren igoerarekin festa lehertzen da eta une horretatik aurrera, egun osoz danbor hotsek hiriko kale eta bazter guztiak alaituko dituzte.
Igandeko ekitaldiak
San Sebastian egunean, protagonistak haurrak izango dira. 12:00etan, Danbor Nagusiaren agintepean, milaka eta milaka haurrek danborra jo eta desfileari ekingo diote.
Hala ere, astebururako iragarrita dauden euriteengatik haur danborrada bertan behera geldituko balitz, astelehenean egingo lukete desfilea, eta orduan ere ezin bada, datorren asteburuan.
Haurrak ez ezik, Urrezko Danborra ere izango da eguneko protagonista. Aurten, Donostia Klasikoari emango zaio domina.
Pozez eta alai, ehunka danborradetako milaka eta milaka danborrarik makilak astinduko dituzte hiriaren egun handia ospatzeko.
Azpeitia
Azpeitian ere San Sebastian eguna ospatuko dute eta mila danborrarik baino gehiagok desfilean parte hartuko dute. Eitb-k zuzeneko konexioak egingo ditu bertako danborrada jarraitu ahal izateko.