Gizartea -

Azterketa eredu berriak

Gidabaimena lortzeko azterketa berria indarrean da

Azterketa praktikoan 10 minutuz argibiderik gabe gidatu beharko du ikasleak. Halaber, 15.500 galderek osatutako datu-base batetik aterako dute azterketa teorikoa.

Gidabaimena lortzeko azterketa berriak astelehen honetan sartuko dira indarrean. Argazkia: EITB
Gidabaimena lortzeko azterketa berriak astelehen honetan sartuko dira indarrean. Argazkia: EITB
Indarrean sartu da gidabaimena lortzeko azterketa berria

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gidabaimena lortzeko azterketa mota berria astelehen honetan sartuko da indarrean. Azterketa berriek hainbat berrikuntza hartuko dituzte: banakako azterketa teorikoa egitea, eta azterketa praktikoan 10 minutuz argibiderik gabe gidatu behar izatea, besteak beste, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) jakitera eman duenez.

Halaber, araudi berriak Europarako gidabaimen eredu bakarra ezarriko du. Azterketen kalitatea handitzea eta gidari berrien formakuntza hobetzea ditu helburu aldaketa horrek.

Azterketa praktikoari dagokionez, ibilgailuen kasuan 25 minutuko iraupena izango du, eta kamioi eta autobusen kasuan, berriz, 45 minutu, ikasleak "gidabaimena lortzeko beharrezko gaitasunak eta jarrerak dituela erakutsi ahal izateko".

Gidatze autonomoa

Gidatzen hasi aurretik, ibilgailuaren barnean egin beharreko egiaztapenak egin ostean, azterketa hasiko da. Ikasleak aztertzaileak eskatutako leku bateraino argibiderik gabe 10 minutuz gidatu beharko du, bakarrik errepidean dauden seinalei so eginda. Ondoren, azterketa praktikoaren bigarren partea hasiko da.

Halaber, azterketaren amaieran ikasleak gidatze ekonomikoa egin duen ebatziko du aztertzaileak. Ondoren, ikasleak ongi eta txarto egiten dituen gauzak azalduko ditu aztertzaileak, gidatzea hobetzeko asmoa.

Azterketa teorikoari dagokionez, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak egindako 15.500 galderek osatutako datu-base batean oinarrituta prestatuko dute azterketa teorikoa. Horretarako ukipen-pantailak ari dira prestatzen, Trafikoko bulego nagusitan azterketa berria egin ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea