Gizartea -

Gertakaria

Bi pertsona atxilotu dituzte, Donostian, bi ertzaini eraso egiteagatik

Atxilotuetako batek agente bati sudurrean odoljarioa eragin zion, Segurtasun sailak azaldu deunaren arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko atxilotu dituzte, Donostian, bi ertzaini erasotzea leporatuta, Segurtasun sailak azaldu duenez.

Lehenengo gertakaria igandean, 08:30 aldera, izan zen. Pedro Egaña kalean agenteak bertan zirela konturatzean poltsikoan zerbait ezkutatzen saiatu zen gizonezko batengana gerturatu ziren ertzainak.

Identifikatu ez zen 34 urteko susmagarriari araketa egitean, estupefazientea izan zitekeen sustantzia bat topatu zuten agenteek. Araketa egiten zioten bitartean, atxilotuak agenteetako bati bultza eta jotzen saiatu zen.

Bigarren atxiloketa gaueko 11:30 aldera izan zen. Armerias kaleko taberna batean arazoak ematen ari zen gizon baten berri emateko deia jaso zuen Ertzaintzak.

Tabernaren arduradunak gizon batek hainbat edalontzi puskatu zituela eta hainbat bezerori txistua bota ziela azaldu zien bertaratu ziren agenteei. 48 urteko gizonezko horrek ez zuen identifikatu nahi izan eta ertzainetako bati sudurrean jo eta odoljarioa eragin zion. Ertzainek kizonezkoa atxilotu egin zuten eta datozen orduetan epailearen aurrera eramango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea