Gizartea -

Zerbitzurik gage

11 hegaldi bertan behera, Loiun, Europako elur denboralea dela eta

Bilboko aireportutik atera behar zuten bost hegaldietatik hiruk Parisera joan behar zuten, batek Londresera eta beste batek Frankfurtera, Aenak azaldu duenaren arabera.

Bidaiari bat, Loiuko aireportuko hegaldien ordutegiei begira. Argazkia: EFE
Bidaiari bat, Loiuko aireportuko hegaldien ordutegiei begira. Argazkia: EFE
Ehunka hegaldi bertan behera geratu dira Europako elur denboralea dela eta

0:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbotik atera behar zuten edo bertan helmuga zuten hamaika hegaldi bertan behera utzi dituzte, Europan dagoen elur eta hotz denboralea dela eta, Aenak azaldu duenaren arabera.

Bilbotik atera behar zuten bost hegaldi eta Bilbo helmuga zuten beste sei bertan behera gelditu dira. Kasu batzuetan, arratsaldean atera behar zuten hegaldiak dira.

Bilbotik atera behar zutenetatik, hiru Parisera joan behar zuten, bat Londresera eta beste bat Frankfurtera. Bilbo helmuga zutenetatik, hiru Parisetik atera behar ziren, bat Frakfurtetik, bat Londresetik eta beste batek Dusseldirfetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea