Gizartea -

Desagerketa

Arrantzale batek begiztatutako gorpu baten bila ari dira Hondarribian

Arrantzaleak 16:10 aldera ikusi du gorpua, Hondarribiko kirol portuan zegoenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutze Gorriaren buzoek eta Ertzaintzaren agenteek osatutako talde bat gorpu baten bila dabil Bidasoa errekan zehar, arrantzale batek Hondarribiako kirol portuaren inguruan gorpu bat begiztatu ostean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, arrantzaleak 16:10 aldera ikusi du gorpua, Hondarribiko kirol portuan zegoenean. Nahiz eta Gurutze Gorriko buzoek gorpua bilatzen saiatu diren arren, ezin izan dute gorpua errekuperatu.

Ertzaintzaren agente talde bat eta larrialdietan aditua den teknikari bat bertaratu dira bilaketa lanetan laguntzeko asmoz, baina bertan behera geratu behar izan da argi faltagatik.

Desagertuaren inguruko datuak

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian inguruko herrietan desagerketaren bat salatu den jakiteko asmoz. Ikerketa horrek desagertuaren inguruko daturen bat lortzea du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia Desagertutako pertsonak gaur Arrantza