Gizartea -
Epaiketa
Madrideceko segurtasun arduradunak deklaratuko du Madrid Arena auzian
Asteazkenean, Francisco del Amo Lopez Madrid Espacios y Congresos enpresako proiektu arduradunak hitz egingo du epailearen aurrean.
Astearte honetan, Rafael Pastor Martin Madrid Espacios y Congresos enpresako (Madridec) segurtasun arduradun ohiak hitz egingo du Madrid Arena auziko epailearen aurrean.
Madrid Arenako tragedian bost gazte hil ziren, azaroaren 1ean, Halloween eguneko jaian gertaturiko jende-oldean.
Bestalde, bihar, Francisco Amo Lopez Madrideceko proiektu arduradunak deklaratuko du, inputatu gisa. Halaber, bi deklarazio atzeratu ditu epaileak.
Miguel Angel Flores Madrid Arenako jaiaren sustatzailearen anaia, Jose Maria Flores, urtarrilaren 15ean epailearen aurrean hitz egitekoa zen, eta Jorge Rodrigo Dominguez Madrideceko zuzendari kudeatzaile ohiak atzo deklaratu behar zuen. Esan bezala, ordea, epaileak atzeratu egin ditu bi horien agerraldiak.