Gizartea -
Bilaketa lanak
Hondarribiko uretan ikusitako gorpua bilatzeari ekin diote
Arrantzale batek ikusi zuen gizonezkoaren gorpua atzo arratsaldean Hondarribiko kirol portuan zegoela.
Erredakzioa
Hondarribiko uretan ikusitako gorpuaren bilaketa lanei ekin diete erreskate taldeek berriro goizean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Gorpua arrantzale batek ikusi zuen atzo arratsaldean, bertako kirol portuan zegoela.
Ontziak, Gurutze Gorriko langileak eta Ertzaintza arratsaldeko zazpiak arte bilaketa lanetan aritu ziren, baina bertan behera utzi zituzten lanak argi faltagatik. Goizean goiz berriro ekin diete bilaketa lanei.
Ertzaintzak ikerketa bat hasi du, inguruan inor desagertu dela eta salaketarik jarri ote duten jakiteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea