Gizartea -
Lan-istripua
Gizon batek erredura larriak egin ditu, lan-istripu batean, Azkoitian
Antza denez, urtutako burdina gainera erori zaio, eta hirugarren eta laugarren graduko erredurak ditu gorputzaren % 95ean. Ebakuntza egin diote, eta oso larri dago.
46 urteko gizon bat larri zauritu da astearte honetan Fundiciones Azkoitia enpresan (Azkoitia) izandako lan-istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Langileak hirugarren eta laugarren graduko erredurak ditu gorputzaren % 95ean. Ebakuntza egin diote, eta oso larri dago, Gurutzetako ospitaletik baieztatu dutenez.
Antza denez, 12:00ak inguruan gertatu da ezbeharra. Langilea erre egin da, burdinurtua gainera erorita, eta zauriak larriak zirela ikusita, helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera.
Bestalde, beste bi langilek zauri arinak izan dituzte, eta beren kabuz joan dira osasun-etxe batera zauriak sendatzera.