Gizartea -
DROGA BRASILETIK DATOR
Kokaina kilo bat baino gehiago antzeman dute, Bilboko aireportuan
33 urteko errumaniar batek bere ekipajean zeraman, zeramikako pieza batzuen barruan.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 1,1 kilo kokaina antzeman ditu, Bilboko aireportuan. Antza denez, droga Brasiletik dator eta bidaiari baten ekipajean aurkitu dute.
Droga 33 urteko errumaniar batek zeraman, zeramikako pieza batzuen barruan.
Guardia Zibileko agenteek pieza horien pisua ikustean jabetu ziren. Dirudienez, gehiegizko pisu horri eta pieza apaingarri horien ezaugarri ezohikoei ezker lortu zuten droga antzematea. Oraindik ikerketa abian da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea