Gizartea -

Auzoko batek eman zuen abisua

Tuteran 16 urteko neska bat ustez bortxatu zuen mutila, espetxera

Aurreko asteartean 16 urteko neska bortxatzea leporatuta atxilotutako mutila kartzelara bidali dute, fidantza barik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako (Nafarroa) Guardiako Epaitegiak kartzerala bidali du behin behinean, fidantza barik eta komunikazioak izateko aukerarekin, aurreko astean adin txikiko neska bat bortxatzea leporatuta atxilotutako 19 urteko ustezko bortxatzailea.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusitik jakinarazi dutenez, agindua Tuterako Instrukzio 4. Zenbakiko Epaitegiak eman du.

Atxilotutako gaztea, ekuadortarra, biktima bezala, aurreko astearteko gauean atxilotu zuten ustez bortxaketa Tuterako Carcastillo kale inguruan egin eta gero. Biktima ere, 16 urteko neska, Ekuadorrekoa da eta Reina Sofia Ospitalera bidali zuten gertaera jazo zen egunean.

Auzokide batek eman zion abisua Udaltzaingoari, neska oihuka entzun eta gero, eta bertan agertu zen gaztea atxilotzeko, baina ikerketa Polizia Nazionalak egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea