Gizartea -

Iragarpena

'Tamaina izugarrizko ziklogenesia' pairatuko du Euskadik

Denboralearen eragina kostaldean bakarrik nabarituko da, ondorioz, abisu laranja deitu dute olatu handiengatik.

Denboralea espero da kostaldean, 5 metrotik gorako olatuekin. Argazkia: Imanol Aragon.
Denboralea espero da kostaldean, 5 metrotik gorako olatuekin. Argazkia: Imanol Aragon.
Ziklogenesiak bost metroko olatuak utziko ditu, astelehenean

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetarako alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, 5 metrotik gorako olatuak izango direlakoan. Euskalmetek jakinarazi duenez, Atlantikoan ekaitz sakon bat sortzen ari da. Horrela, gurera helduko da astelehenean "tamaina izugarrizko ziklogenesia" bihurtuta.

Ziklogenesi horri 'Jolle' izena jarri diote, eta EAEko kostaldeko olatuei bakarrik eragingo die. Litekeena olatuen altuera bost metrotik gorakoa izatea. Horren ondorioz, olatuek energia handiagoa izango dute, talka handiagoa eragingo du kostaldean apurtzean, eta kalte handiak sortzeko arriskua egon daiteke.

Halaber, marea biziek bereziki biziak izango dira, lau metrotik gorakoak, hain zuzen ere.

Olatu handiek tirain handia eragin ohi dute kaietako barnealdean. Hori dela eta, ontziak ondo lotzeko aholkatu du Segurtasun Sailak.

Haizetea

Halaber, haize bolada bortitzak izan ditugu batik bat Bizkaian eta Gipuzkoan; gogorrenak kostaldean, Matxitxakon 143,6 km/h eta Bermeon 128,7 km/h neurtu dira. Oizen 140 eta Punta Galean orduko 120 kilometro izan ditugu.

Goizaldean neurtu dira hauze ufada hauek, haize ugari egon ohi den zonatan, baina EAEko hiriburuetan ere haizeak gogor jo du. Bilbon orduko 87 kilometroko ufadak izan dira, Gasteizen 76 eta Donostian 68 km/h.

Haizeteak hainbat zuhaitz bota ditu errepideetara, besteak beste, Urkiolan eta Mungian, baina ez da inor zauritu Ertzaintzak jakinarazi duenaren arabera.

Giro epelagoa, izango dugu gaurkoan eta maximoak 15 gradura hurbildu daitezke kostaldean.

Nafarroa

Bestalde, uholdeak direla eta, PA-30 (NA-30) errepidetik Landabenera sartzeko tartea itxi dute, Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez. Foru Poliziak beste bide ireki ditu trafikoa bideratzeko.

Igandean, euria hizpide

Igande honetan ere euria izango dugu hizpide. Egunaren lehenengo partean hegoaldeko haizea ibiliko denez goiz erdira arte ez du euririk egingo. Arratsaldetik aurrera, ordea, iparraldera aldatuko da haizea eta zaparradak handiagoak izango dira. Egunean zehar tenperatura jaitsi joango da eta gauean elur-kota 1.100 metrotan egongo da. Haizea ere indartu egingo da.

Astelehenetik aurrera eguraldiaren hobekuntza izango dugu. Dena dela, goizean zerua hodeitsu egongo da eta goizaldean euri txikia egin dezake Kantauri isurialdean. Goizean zehar ekialdera ostarteak zabalduko dira eta gauean zerua hodei gutxirekin geratuko da.

Goizean goiz ibiliko den ipar-mendebaldeko haizea, arratsaldean hegoaldera aldatuko da. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez eta 10-14 gradu bitartekoak espero dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Denboraleak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Kantauri itsasoa