Gizartea -

Zozketa

Gasteizen eta Deban jausi da Loteria Nazionalaren lehen saria

Lehen saria 81.286 zenbakiari egokitu zaio, Estatuko Loteria erakundeak jakinarazi duenez. Beste hainbat udalerritan jausi da saria, tartean, Mallorcan, Cadizen, Santanderren eta Madrilen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen eta Deban (Gipuzkoa) jausi da Loteria Nazionalaren lehen saria. Estatuko Loteria erakundeak jakinarazi duenez, lehen saria 81.286 zenbakiari egokitu zaio. Saridun bakoitzak 600.000 euro jasoko ditu.

Dezimo bakoitzeko 3.000.000 euroko sari berezia 81.286 zenbakiko lehen serieko 5. frakzioari egokitu zaio. Loterian jokatutakoa berreskuratuko dute 6, 1 eta 2 zenbakitan amaitutako billeteek.

Halaber, beste hainbat udalerritan jausi da lehen saria, Mallorcan, Medina Sidonian (Cadiz), Santanderren, Lleidan, Madrilen eta Sangonera La Secan (Murtzia), besteak beste. Bigarren saria 27.968 zenbakia izan da, Sabadellen (Bartzelona), A Coruñan eta Valladoliden saldu dutena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea