Gizartea -
Unanuko udalerrian
Txirrindulari bat larri zauritu da auto batek harrapatuta, Nafarroan
Istripua NA-7100 errepidean jazo da, Unanuko udalerrian. Txirrindularia Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Erredakzioa
68 urteko txirrindulari bat larri zauritu da ibilgailu batek harrapatu ostean NA-7100 errepideko 3,5 kilometroan, Unanuko udalerrian (Lizarraga-Arbizuko Mendikatean). Nafarroako Foru Gobernuak jakitera eman duenez, jazoera 18:52ean izan da.
Nafarroako Larrialdietarako Agentziak mediku-talde bat bidali du bertara. Txirrindularia Nafarroako Ospitalera eraman dute. Foru Poliziak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea