Gizartea -

Ezbeharra

Hil egin da Azkoitian lan istripuan zauritutako langilea

Langileak hirugarren eta laugarren mailako erredurak zituen gorputzaren % 95en.

Fundiciones Azkoitia lantegia. Argazkia: EITB
Fundiciones Azkoitia lantegia. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan asteartean Azkoitiko enpresa batean larri zauritutako 46 urteko langilea igande honetan hil da, Barakaldoko Gurutzetako ospitalean.

Asteartean, 12:00ak inguruan gertatu zen ezbeharra. Langilea erre egin zen, burdinurtua gainera erorita, eta zauriak larriak zirela ikusita, helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Langileak hirugarren eta laugarren graduko erredurak zituen gorputzaren % 95en, eta atzo ospitalean bertan hil zen.

Istripu berean beste bi langilek zauri arinak izan zituzten, eta beren kabuz joan ziren osasun-etxe batera zauriak sendatzera.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea