Gizartea -

Operazioa

37 lagun atxilotu dituzte, atzerritarrei iruzur egitea leporatuta

Errioxan, Araban, Burgosen eta Nafarroan aritzen ziren gezurrezko hiru enpresa desegin eta 37 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Errioxan, Araban, Burgosen eta Nafarroan aritzen ziren gezurrezko hiru enpresa desegin eta 37 lagun atxilotu ditu, atzerritik etorritako herritarrei iruzur egitea leporatuta.

Alberto Breton Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkariak agerraldi batean adierazi duenez, hiru enpresa horiek Gizarte Segurantzan gezurrezko altak tramitatzen zituzten eta 2011. urtetik lanean ari zirela esaten zuten.

Gizarte Segurantzari egindako kaltea ez dute oraindik zehaztu, baina 400.000 eurokoa izan daitekeela uste du Poliziak.

Atxilotuetako 37 lagunetik lauk ustezko enpresa horiek zuzentzen zituzten, oraindik atxilotu ez dituzten beste bi pertsonarekin batera. Lau atxilotu horiek epailearen aurrean deklaratu beharko dute, eta gainerako atxilotuak aske utzi dituzte. Operazioa irekita dagoela zehaztu du Bretonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea