Gizartea -

Bartzelona

Bi mosso inputatu dituzte, 6 sumindu legez kontra atxilotzea egotzita

Epaileak inputatu gisa deklaratzera deitu ditu bi agenteak. Beren burua justiziaren esku utzi zuten sei sumindu atxilotzeko operazioaren erantzukizuna egotzi die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurretik beren burua justiziaren esku utzi zuten sei sumindu atxilotzeko Esquadra Mossoek Bartzelonako Justizia Hirian egindako operazioa ikertzen duen epaileak inputatu gisa deklaratzera deitu ditu operazio horren ardura zuten bi agenteak, sei suminduak legearen kontra atxilotzea egotzita.

Iturri judizialek jakitera eman dutenez, suminduek jarritako kereilaren harian abiatuko ikerketaren baitan deituko ditu epaileak deklaratzera bi agenteak.

Operazioa 2011ko urrian izan zen. Urte hartako ekainaren 15ean Kataluniako Parlamentuko diputatuei jazarpena egiteagatik inputatutako sei suminduak Bartzelonako Justizia Auzitegiko kafetegian ziren, beren burua justiziaren esku utzi ondoren horren aurrean Auzitegi Nazionalak zer erabakiko zain. Orduan, Esquadra Mossoetako istiluen kontrako hainbat agente egoitzan sartu eta sei inputatuak atxilotu zituzten.

Epaileak, halaber, operazioa agindu ote zuen ere argitzea eskatu dio Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea