Gizartea -
Auzitegi Konstituzionala
Errezetako euro bat ordaintzeko neurria baliogabetu dute Madrilen
Auzitegiak tramitera onartu du Espainiako Gobernuak eta Alderdi Sozialistak Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuaren aurka jarritako helegitea. 15 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko.
Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Espainiako Gobernuak eta Alderdi Sozialistak jarritako helegitea, eta bertan behera utzi du Madrilgo Autonomia Erkidegoan errezetako euro bat kobratzeko hartutako neurria.
Katalunian egin bezala, errezetako euro bat kobratzeko hartutako neurria bertan behera utzi du Auzitegi Konstituzionalak.
Epaiaren arabera, "neurria bertan behera gelditu da helegitea aurkeztu zuten egunetik", urtarrilaren 18tik alegia.
Orain, 15 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko.
Alderdi Popularraren erantzuna
Alfonso Alonso PPk Diputatuen Kongresuan duen bozeramailearen hitzetan, "iragarritako erabakia izan da"; izan ere, urtarrilaren 15ean Auzitegi Konstituzionalak erabaki bera hartu zuen Katalunian.
"Kasu berdina denez, zentzuzkoa da auzitegiek berdin erantzutea", gaineratu du.
Madrilgo farmaziek neurria aplikatu dute
Madrilgo Autonomia Erkidegoko farmaziek dagoeneko utzi diote errezetako euro bat kobratzeari, Madrilgo Osasun Departamenduaren agindua jaso ondoren.