Gizartea -

JAIOTZA TASA

Atzerriko jatorria duten emakumeen erditzeak igo dira, Euskadin

2011. urtean atzerriko jatorria duten emakumeek % 2,2 handitu zituzten bere jaiotzak. EAEko emakumeek aldiz, % 0,3 jaitsi zuten urte berean.

Jatorri atzerritarreko emakumeek gazteago dituzte beraien seme-alabak (29,4 urte). Argazkia: Eitb
Jatorri atzerritarreko emakumeek gazteago dituzte beraien seme-alabak (29,4 urte). Argazkia: Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik 21.180 jaiotza erregistratu zituen, 2011. urtean; Eustaten arabera, 2010ean baino % 0,1 gehiago. Atzerriko jatorria duten emakumeen artean % 2,2ko igoera izan zen; EAEko emakumeetan berriz, % 0,3ko jaitsiera.

Lurraldeen arabera, Arabak 3.429 jaiotza izan zituen (2010ean baino % 2,5 gehiago), Bizkaiak 10.687 (2010ean baino % 0,8 gehiago) eta Gipuzkoak 7.064 (2010ean baino % 2,1 gutxiago).

2011. urtean atzerriko jatorria duten emakumeek 3.429 seme-alaba izan zituzten. Beraien jatorrien arabera; Maroko (539 emakume), Errumania (364), Kolonbia (284), Bolivia (274), Ekuador (175), Txina (157), Aljeria (140), Brasil (127) eta Paraguai (117) ohikoenak dira.

Bestalde, jatorri atzerritarreko emakumeek gazteago izaten dituzte beraien seme-alabak; EAEko emakumeek 32,8 urte bataz beste eta atzerriko jatorria dutenak 29,4 urte.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea