Gizartea -
Tutera
12 urteko kartzela-zigorra, Hugo Montalvoren hilketagaitik
Epaileak erabakitako zigorra bat dator fiskalak eskatutakoarekin. Akusatuek "egurrezko makila batzuk" hartu dituzte obra batetik eta biktimari jipoia eman zioten.
Erredakzioa
Hugo Montalvo 51 urteko gizonezkoaren hilketaren bi akusatuei 12 urteko kartzela-zigorra jarri die epaileak herri-epamahai batek erruduntzat jota. Montalvo Tuteran hil zen 2011ko azaroaren 27ko gauean taberna batetik ateratzean eman zioten jipoiaren ondorioz.
Akusatuak J.C.S., 27 urtekoa, eta J.M.C.M. 24koa, dira, ekuadortarrak, eta euren kontrako epaiketa iragan astean hasi zen. Herri-epaimahaia lau gizonezkok eta bost emakumezkok osatu dute.
Epaileak jarritako zigorra fiskalak eskatutakoarekin bat dator: 12 urteko kartzela-zigorra. Defentsek, bestalde, absoluzioa eskatu zuten.
Fiskalaren arabera, akusatuek "egurrezko makila batzuk" hartu zituzten obra batetik eta jipoia eman zioten biktimari. Ondorioz, Montalvo abenduaren 5ean hil zen, ospitalean.
Erasoaren aurretik, bi akusatuek eztabaida izan zuten biktimarekin. Biak kartzelan dira 2011ko azaroaren 30etik.