Gizartea -
'Troiako zaldia' operazioa
Cuevasen semea atxilotu dute dirua zuritzearen aurkako operazioan
CEOEko presidente ohiaren semeaz gain, beste 14 pertsona atxilotu dituzte, besteak beste, Angel de Cabo enpresaria.
Erredakzioa
Jose Maria Cuevas CEOEko (Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa) presidente ohiaren seme bat atxilotu dute dirua zuritzearen aurkako operazioan, Espainiako hainbat erkidegotan, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.
Cuevasen semea Madrilen atxilotu dute. Jose Maria Cuevas CEOEko arduraduna izan zen, 1984 eta 2007 urteen artean, eta 2008an hil zen.
CEOEko presidente ohiaren semeaz gain, beste 14 pertsona atxilotu dituzte, besteak beste, Angel de Cabo (2012ko abenduaren 3tik preso dago) enpresaria.
"Troiako zaldia" izendatutako operazio polizialean, "Bidaia operazio"tik dator, azken horretan Gerardo Diaz Ferran eta Angel de Cabo atxilotu zituzten.
Gaurko atxiloketak Madrilen, Valentzian, Gaztela eta Leonen eta Galizian izan dira.