Gizartea -

Denboralea

Cadagua ibaiak gainezka egin du Alonsotegi eta Gueñesen

Gueñesen eraikin bateko atarira heldu da ura, baina ez dituzte bizilagunak atera behar izan. Larrialdi zerbitzuak ibaiaren arroaren eboluzioa jarraitzen ari dira.

Nahiz eta gainezka egin, ez dituzte bizilagunak atera behar izan. Irudia: EITB
Nahiz eta gainezka egin, ez dituzte bizilagunak atera behar izan
Jaurlaritzak emergentzia aurreko egoera jarri du indarrean uholde arriskuagatik

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cadagua ibaiak gainezka egin du goizaldean Alonsotegi eta Gueñes herri bizkaitarretan, eta orain ibaiaren arroaren eboluzioa jarraitzen ari dira.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ibaia Alonsotegiko Pertxeta auzoan eta Gueñeseko Iorgi auzoan atera da. Azken horretan, ura eraikin baten atarira heldu da, baina ez dituzte bizilagunak etxetik atera. Gainera, bertako auzokoek ibaitik gertu zeuden autoak mugitu dituzte.

Larrialdi zerbitzuak arroaren jarraipena egiten ari dira ibaiaren eboluzioa zaintzeko.

Euskadi, abisupean

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko elur, izozte eta haize arriskua dela eta. Bestalde, haizeari eta elurrari dagokien abisu horiak larunbatera arte egongo dira indarrean.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur negu beteko giroa izango da. Kantauriar isurialdean euria erruz botako du, eta tarteka kazkabarra egingo du, kostaldean batez ere. Elur-maila 500-700 metroan kokatuko da. Bestalde, haizea zakar ibiliko da, haizeguneetan, kostaldean eta Ebro bailaran, bereziki. Tenperaturak behera egingo du apur bat eta giroa hotza izango da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Alerta meteorologikoak albisteak EAE albisteak Denboraleak albisteak Eguraldia Uholdeak bideoak Gueñes albisteak Azken ordukoa Enkarterriri buruz