Gizartea -
Inauteriak
Euriak Donostiako desfilea bertan behera utzi du, bigarrenez
Ekitaldia larunbatean ere bertan behera utzi zuten euriaren ondorioz. Tolosan berriz, jaiak aurrera egiten jarraitzen du, eguraldi goibela izan arren.
Erredakzioa
Azken orduetako euriek Donostiako inauterietako desfilea bigarren egunez jarraian bertan behera utzi behar izatea eragin dute.
Donostia Cultura Sailak aditzera eman duenez, eguraldiak ez du desfilea egiteko baldintzarik eman, eta, larunbatean gertatu bezala, ekitaldia egin gabe utzi behar izan dute.
Hernani kalean, Askatasunaren Etorbidean eta Urbieta kalean dauden haize ufada handiak ikusita, kabalgata segurtasunagatik ez egitea erabaki dute udaleko arduradunek.
Gainera, azpimarratu egin dute desfilea ez dela atzeratzen, aurten ez dutela egingo baizik.
Desfilean 26 taldek hartu behar zuten parte, Donostiako hirigunetik egindako kalejiran.
Tolosa
Inauterietako gipuzkoako beste protagonista Tolosa da. Hemen eguraldiak ez du festa eten eta bai bizilagunak bai bisitariak desfileaz disfrutatu dute, euripean bada ere.