Gizartea -

Bilboko noranzkoan

Gizon bat hil egin da Muskizen, A-8an izandako auto-istripuan

Hildakoa 72 urteko Portugaleteko bizilaguna da, eta, antza denez, autoaren kontrola galdu du osasun arazo baten ondorioz.

Hildakoaz gain, hiru pertsonak zauriak izan dituzte. EITB.
Hildakoaz gain, hiru pertsonak zauriak izan dituzte. EITB.
Gizon bat hil da Muskizen, bi autok talka eginda

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil egin da igande arratsaldean Muskizen, A-8 autobidean izandako istripuan, Bilboko noranzkoan. Hildakoa 72 urteko Portugaleteko bizilaguna da.

Istripu berean beste hiru pertsona zauritu egin dira eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, Ertzaintzak aditzera emandakoaren arabera. Hirurak beste auto batean zihoazen: Frantziako senar-emazteak eta haien semea.

Ezbeharra 16:00ak jota izan da. Antza denez, hildakoak osasun arazo bat izan du autoa gidatzen zihoala, ibilgailuaren kontrola galdu eta istripua eragin du. Kolpearen ondorioz, auto bat erdibitzailearen gainetik igaro eta kontrako noranzkora pasa da.

18:30etan, Bilboko noranzkoan itxi egin duten erreia zabaldu egin dute, baina auto-ilarak daude oraindik bai A-8an bertan eta bai N-634 errepidean, zirkulazioa hortik bideratu dutelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Muskiz argazkiak