Gizartea -
Luizia Mutrikun
Mutrikuko bi eraikin hustu behar izan dituzte luizi batengatik
Lur-jauziak etxaurrei egin die kalte, eta horietako bat eraisteko arriskuan dago.
Erredakzioa
Mutrikuko San Nicolas kaleko bi eraikin hustu behar izan dituzte gauean izandako luizi batengatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
22:25 aldera, Mutrikuko San Nicolas kaleko 15 eta 17 atarietatik hurbil dagoen mendi hegal baten izan zen luizia. Lur-jauziak kalteak egin ditu bi eraikinetan. 15 zenbakiko auzokide guztiak eta 17ko beheko eta lehenengo solairukoak irtenarazi behar izan dituzte.
Dirudienez, luiziak etxaurreei eragin die. San Nicolas kaleko 15 atariko eraikina eraisteko arriskuan dago; izan ere, lur-jauziak eraikinaren egiturari kalte egin dio.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 15 atariko auzokideei familiakoen etxeetan eman diete ostatu.