Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bizkarrean sei tiro eman dizkiote emakume bati Vallecasen

Ustezko erasotzaileak urruntzeko agindua zuen indarrean, emakumeak abenduan tratu txarrak eta mehatxuak salatu zituenetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko emakumezko bat egoera kritikoan dago Gregorio Marañon Ospitalean, bizkarrean sei tiro jasota. Erasoa Vallecaseko Cocheron de la Villa con Cangrejo izeneko kalean gertatu da.

Gertaera 14:30ean izan da. Samurrekoak iritsi direnean, emakumeak tiroz egindako sei zauri zituela ikusi dute. Zauri guztiak bizkarrean zituen eta hiru bereziki larriak dira: bat ipurmasailean, beste bat gerrialdean eta hirugarrena bularrean.

Biktimari ebakuntza egiten ari zaizkio.

Urruntzeko agindua zuen

Antza denez, gizonezko batek eman dizkio sei tiroak bizkarretik eta erasotzaileak urruntzeko agindua zuen, emakumeak abenduan tratu txarrak eta mehatxuak salatu zituenetik.

Poliziako iturrien arabera, biktimak salaketa jarri zuen abenduaren 12an, eta bi egun ondoren mehatxuengatik ere jarri zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea