Gizartea -

Istripua

Hil egin da Bilbon autoarekin denda bat jo duen gizonezkoa

62 urteko gizona Basurtuko ospitalera eraman dute, zaurituta, eta bertan hil da.

Auto batek Bilboko denda baten beiratea txikitu du

0:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko gizonezko bat hil da astearte honetan Bilbon, autoan zihoala errepidetik irten eta denda baten beiratearen kontra jo ondoren, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman dutenez.

Ezbeharra 10:00etan izan da, Deustun. Autoaren gidariak kontrola galdu du eta errepidetik irten da eta sukalde denda baten beiratearen kontra jo du.

Gizona, Arabako bizilaguna, Basurtuko ospitalera eraman dute, eta bertan hil da.

Oraindik ez dute istripuaren eta ondoren izan den heriotzaren arrazoiaren inguruko daturik baieztatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea