Gizartea -

Lapurreta Nafarroan

Bi gizon atxilotu dituzte trenbideko materiala lapurtu dutelakoan

Guardia Zibilak lapurtutako materiala berreskuratu du, metalezkoa guztia: torlojuak eta errailak, besteak beste.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Guardia Zibilak bi gizon atxilotu ditu trenbideko 1.600 kilo material lapurtzea egotzita, gaur erakunde armatuak jakinarazi duenez.

Lapurretak Erribera inguruko bi tren geltoki zaharretan izan ziren, eta ustezko bi lapurrak, 40 eta 41 urteko gizonezkoak, otsailaren 15ean atxilotu zituzten.

Guardia Zibilak materiala berreskuratu du, metalezkoa guztia: torlojuak, eserlekuen plakak eta errailak, besteak beste. Atxilotuek delituzko historial luzea dute, eta epailearen esku utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea