Gizartea -
Marbella
Montes Neiro aske utzi dute, karguekin
Joan den asteazkenean atxilotu zuten, bitxien lapurreta batekin zerikusia zuelakoan.
Erredakzioa
Miguel Montes Neiro aske utzi dute, karguekin, Marbellako epaitegi batean deklaratu ondoren. 2012an Gobernuak indultatu zuen arte, Espainiako preso arrunten artean kartzelan denbora gehien egindakoa zen Montes Neiro.
Joan den asteazkenean, baina, atxilotu egin zuten, Puerto Banusen (Malaga) azaroan egindako bitxien lapurreta batekin zerikusia zuelakoan.
Operazio horretan atxilotu zituzten beste zazpi lagunekin batera epaitegian deklaratu du ostiral honetan, eta aske utzi dute, karguekin.
Epaitegitik irtetean, Montes Neirok esan du ''erabat errugabea'' dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea