Gizartea -

Nafarroa

Armadak maniobrak egingo ditu Bardean, benetako munizioa erabilita

Armadako ehun hegazkinek baino gehiagok hartuko dute parte 72 orduko maniobretan. Armadak "Siriar Ekaitza Operazioa 2013" izena jarri die maniobrei.

Maniobrek 72 ordu iraungo dituzte. Efe.
Maniobrek 72 ordu iraungo dituzte. Efe.
Maniobrek 72 ordu iraungo dituzte. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bardeako tiro-eremuaren inguruko udalerrietan kezka da nagusi Armadak datozen egunetan egingo dituen maniobren ondorioz. Astelehenean hasi eta hiru egun iraungo dute, eta benetako munizioa erabiliko dute.

Armadako ehun hegazkinek baino gehiagok parte hartuko dute 72 orduko maniobretan, "Siriar Ekaitza Operazioa 2013" izenekoetan. Milagros Rubio tiro-poligonoaren kontrako pataformako bozeramaileak Radio Euskadin esan duenez, izena "guztiz desegokia da".

Simulakroa irudizko herrialde batean egingo dute, hiru talde gatazkan daudela: Redland, Whitland eta Blueland. Ehun hegazkineko baino gehiagok 72 ordu egingo dituzte arma antiaereoen kontrako erasoan.

500 militar

Hegazkinez eta helikopteroez gain, 500 militar bilduko dira Bardean Madrileko, Murtziako, Albaceteko eta Zaragozako baseetatik joanda.

60 urte bete dira dagoeneko Armadak Bardean maniobrak egiten hasi zenetik, nahiz eta, kontraesana badirudi ere, Unescok Munduko Biosferaren Erreserba izendatu duen. Armadako militarrak astelehenean hasiko dira tiro-praktikak egiten, eta operazioa ez dute asteazken arratsaldera arte amaituko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea