Gizartea -
Saria
Jaurlaritzaren webgune batek gardenena izateagatik saria lortu du
Halaber, Autonomia Erkidegoen Gardentasun Indizean (INCAU) Estatu osoko emaitzarik onena du EAEk.
Erredakzioa
Opendata.euskadi.net atariak "Administrazioaren Gardentasunaren inguruko Proiektu Onena" saria lortu du 2013 CNIS Segurtasunaren eta Erabilgarritasunaren III. Biltzarrean.
50 hautagaitza ingururen artean hautatu dute Administrazio publiko batek eskaintzen duen datuen gardentasunari buruzko "proiektu onena" bezala.
Nazioartean ekimen aitzindaria eta Estatuko beste administrazio publikoentzat erreferente dela nabarmendu dute.
Javier Bikandi Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren zuzendariak jaso du saria Madrilen. Bertan, "Jaurlaritzaren webgunearen gardentasuna aintzat hartzen duen saria" eskertu du. Halaber, "Eusko Jaurlaritzak bere esku dauden datu publikoak ikusgai jartzeko eta berrerabiltzeko moduan" jartzen dituela nabarmendu du.
Herritarren eta enpresen eskura ez ezik, beste administrazio publikoen eskura 2.000 datu baino gehiago jartzen dira. Jabetza-lizentzia irekien bidez eskaintzen dira datu-multzo horiek, eta datuak helburu komertzialekin banatu, berrerabili eta ustiatzeko aukera ematen du webguneak, "gardentasuna sustatzeko".
Halaber, EAEk Autonomia Erkidegoen Gardentasun Indizean (INCAU) Estatu osoko emaitzarik onena lortu zuen 2012an. 80 adierazle ezberdinen bitartez, indize honek Espainiako 17 erkidegoen gardentasun maila neurtzen du.