Gizartea -
Istripua
52 urteko marinel bat hil da ontzitik itsasora erorita, Santurtzin
Itsasontziko bi lankidek beren burua itsasora bota dute eroritako marinela uretatik ateratzen laguntzeko, baina ezin izan dute ezer egin salbatzeko.
Erredakzioa
Marinel bat itsasora erori da goizean, Santurtziko portuan zegoen itsasontzi batetik, eta hil egin da. Ontziko bi lankidek, Filipinetako 30 eta 46 urteko bi gizonezkok, uretara bota dute beren burua, eroritako gizonezkoari laguntzeko asmoz, baina ezin izan dute ezer egin hura salbatzeko.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 08:00etan gertatu da, Bizkaiko merkantzia portuan. Hildakoa, 52 urteko holandes bat da.
Bi lankidek bere burua itsasora bota dute, laguntzeko asmoz; hipotermiak jota artatu behar izan dituzte gero. Azkenean, ontziko langileek igo dute hildakoaren gorpua garabi batekin.