Gizartea -

Denboralea

Izotza da errepideetako arazo nagusia, elur denboralearen ostean

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak bertan behera utzi du elurragatik zegoen abisu horia, eta orain izotzagatik ezarri du.

Elurra errepideetan. EFE
Elurra errepideetan.
Elurraren ostean, izotza

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan gurean izan dugun denboraleak izotzari eman dio bidea eta horixe da euskal errepideetako arazo nagusia.

Gasteizen eta Euskal Herriko barnealdeko beste hainbat tokitan oraindik elurra kentzeko lanetan dihardute, batez ere, teilatuetan pilatutako elurra kentzeko.

Errepide sare nagusia irekita dago eta Urduñako mendatea soilik dago itxita. Hala ere, Ertzaintzak arretaz gidatzeko eskatu du izotza dela, batez ere, bigarren mailako errepideetan eta gainetan.

Azken egunetako elurteak hainbat luizi eragin ditu. Goizean, lur-jausi bat egon da BI-4501 errepidean, Zeanurin, eta Muniketa eta Muxika bidea egiten duten trena ere eten egin behar izan dute behin behinekoz.

Gasteizen, izotza kaleetatik kentzeko lanetan ari dira; izan ere, goizaldean zeroz azpitik lau gradu egon dira bertan. Halaber, suhiltzaileek hainbat zona sokaz hesitu dituzte teilatuetako elurra erortzeak duen arriskua dela eta.

Kontsulta ezazu eitb.com-eko Gasteizko webkametik hiriaren egoera.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta errepideen egoera, eta bidali argazkiak eitb.com-era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea