Gizartea -

Gertaera

Frantzian arrantzan egiten zuen Ondarroako marinel bat hil da

Dirudienez, 48 urteko marinela ontzia arrasteko ateak jartzen ari zenean “malleta”ren kolpea aurpegian jasotakoan hil da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroako (Bizkaia) arraste-ontziko marinel bat hil zen atzo soka batek joda, barkua Bordelen (Frantzian) arrantza egiten ari zenea, LAB sindikatuak prentsa ohar batean jakitera eman duenez.

Dirudienez, 48 urteko marinela ontzia arrasteko ateak jartzen ari zenean "malleta"ren kolpea aurpegian jasotakoan hil da.

Halaber, gaur goizean, Bilboko portuan, Santurtzin, Holandako marinel bat (52 urte ditu) hil da, ontzitik uretara erorita, eta beste kide batek hipotermia bat jasan du, hura salbatzera itsasora bota denean.

Arrazoi horregatik, ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuek kontzentrazio bat deitu dute ostegun honetara, eta Santurtzin antolatuta antzeko ekitaldi batean izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Frantzia berriak Ondarroa albisteak Arrantza albisteak 2024