Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Termometroak gorantz egingo du aste hasierarekin batera
Igandean giro goxoa izango dugu hizpide, eta tenperaturak gora egingo du. Hala ere, abisu horia ezarri dute Araban, barnealdeko hainbat puntutan izotzaldiak izan daitezkeelako.
Erredakzioa
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean hodeiak ugarituko dira, baina, oro har, erdi mailako hodei eta goi-hodeiak izango dira. Hodei gehienak arratsaldean eta gauean agertuko dira, eta orduan barnealdean tantaren bat edo beste bota dezake. Goizean, berriz, zerua hodei gutxirekin egongo da.
Hego-ekialdeko haizea asko indartuko da, eta bolada gogorrak izango dira; haizeguneetan oso gogorrak. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta kostaldean 16º-tik gora geratuko dira eta barnealdean 12-13º-tik gora.
Halaber, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du haizeagatik 10:00etatik 00:00ak arte.
Asteartea
Asteartean hego-ekialdeko haizeak zakar joko du. Oro har, zerua hodeitsu egongo da, tarte oso hodeitsuekin, bereziki iluntzean; orduan, zaparrada txikiak bota ditzake hegoaldean. Giro onena lurraldearen iparraldean izango da; ateri eta ostarte zabalekin.
Hego-ekialdeko haize-boladek 70-80 km/h-ko abiadura gainditu dezakete. Tenperatura maximoak 18 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 14 ºC-tik hurbil barnealdean.