Gizartea -
Aldundiaren zaintzapean
Ama batek legez kanpo hartu ditu seme-alabak Aldundiaren zaintzapetik
Bi umeak legez kanpo hartu zituen eta Tarragonara joan zen haiekin bizitzera.
Erredakzioa
Urtarrilean, Bizkaiko Aldundiko arduradunek salaketa jarri zuten Ertzaintzaren aurrean, emakume batek bere bi seme-alabak legez kanpo hartu ostean. Haurrak Aldundiaren zaintzapean zeuden, adingabeak babesik gabe zeudela erabaki zutenetik agintariek.
Ertzaintzak ikerketa hasi zuen orduan, eta Tarragonako auzo txiro batean zeudela jakin zuen. Bertako Poliziari abisua eman eta martxoaren 1ean topatu zituzten haurrak, amarekin batera.Salaketa ugari zeuden jarrita emakumearen kontra, hainbat lapurreta egiteagatik.
Azken hori atxilotu eta espetxean sartu dute jada. Seme-alabak, berriro Bizkaiko Aldundiko gizarte zerbitzuen menpe geratu dira.