Gizartea -
Madril
Bost pertsona zauritu dira eztanda batean, erregea dagoen klinikan
Bost pertsona arin zauritu dira, horietako hiruk kea arnastu dute eta bik erredurak izan dituzte galdarako lurrunaren ondorioz.
Erredakzioa
Bost pertsona arin zauritu dira, erregea dagoen Madrileko La Milagrosa klinikan izan den eztanda batean. Juan Carlos I.ari bizkarrezurrean ebakuntza egin zioten astearen hasieran. Erregearen Etxeak azaldu duenez, erregea ez dute gelatik atera.
Bost pertsona arin zauritu dira, horietako hiruk kea arnastu dute eta bik erredurak izan dituzte galdarako lurrunaren ondorioz.
Madrileko Larrialdi Zerbitzuek eta lekukoek azaldu dutenez, eztanda 07:50 aldera izan da, ospitaleko oxigenoa kontrolatzeko gelan. Leherketak ke ugari eragin du eta gela batzuetako instalazio elektrikoaari egin die kalte.
Gobernuak atentatua izatea baztertu du.