Gizartea -
Gertaera
Gizon baten gorpua aurkitu dute Zadorra ibaian
Otsailaren 9an Gasteizen desagertutako adinekoa izan daiteke, baina autopsiak argitu beharko du.
Erredakzioa
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute ostegun honetan Zadorra ibaian, Margarita parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Autopsia egingo diote, baina litekeena da otsailaren 9an Gasteizen desagertutako gizonaren gorpua izatea.
Haren berririk ez zutela ikusita, salaketa jarri zuen familiak Ertzaintzaren aurrean. Geroztik, gizonaren bila aritu dira. Gaur goizean gizona bilatzeko lanei ekin diete berriro, eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuetako teknikari bat, Ertzaintzaren erreskate taldeko kideak eta Gasteizko udaltzainak aritu dira haren bila.
11:00ak aldera gorpu bat ikusi dute ur gainean, eta bertatik atera dute erreskate taldeko kideek. Autopsia egin beharko diote, desagertuta zegoen gizona den egiaztatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak amaitutzat eman ditu, beraz, gizona bilatzeko lanak.